Zarauzko Irrati askeak 3 urte bete ditu Putzuzulo Gaztetxetik!!
ZORIONAK ARRAIO! 99.3 FM

Euskerako poesia bilduma bat iten ibili gea.. honek, hainbat poesia aurkitu eta hauetaz gozatzeko aukera eman digu. Hona hemen, laiteakuan topatu eten bat, ea gustatzen zaizuen:
EgUnSeNtI bAkOiTzAk
Jokin Apalategi, 1979
Egun-senti bakoitzak bere eguzkia,
laino bakoitzak bere eurialdia,
Herri bakoitzak bere birjaiotza,
Euskal-herriak bere itzultza.
Itzultza bakoitzak bere bidea,
larrosa bakoitzak bere lorea,
erreka bakoitzak bere uraldia,
Euskal-herriak bere autonomia.
Autonomia bakoitzak bere helburua,
landara bakoitzak bere fruitua,
ama bakoitzak bere maitasuna,
Euskal-herriak bere askatasuna.
Askatasun bakoitzak bere lokarria,
gau bakoitzak bere ilargia,
abere bakoitzak bere janaria,
Euskal-herriak bere langileria.
aupa gaztiak!
komeriak komeri… badala blog honi astindua emateko garaia erabaki et! nahiko abandonauta utzi et ta azkenaldin.
Bi hilabete ear pasa ondoren ,bada denbora pixka bat praktikak bulatu itugunetik, itzuli gea unibertsitatea ta oain gezurra emate badu re lanez lepo gabiltza.
Ba hoixe, animuak eman danai ta hasi lanen bestela zezenak harrapatu ber gaitula!!
PoZiK bIzI!!!
Ni praktikak burutzen ari naizen ikastolako, Salbatore Mitxelena Ikastolako, Hezkuntza Proiektuaren lantxoa.
EMAKUME NAIZELAKO
Etxera bueltan nentorrenean
hainbat pauso nitun aitu
buelta emateko betarik gabe
laban bat nuen sentitu.
oihukatu nahi baina ezinik
izuak ninduen mutu
beldurrak odola izoztu
eskuak zizkidan lotu
ene gorputzaz jabetu.
gauetan oindik sentitzen ditut bere hatsa ta bi esku
horrelakorik ezin da ahaztu ta gutxiago barkatu (bis)
Oroimen hori nire buruan
mingotsa bezain ozpina
eta dirudi zu oin zaudela
barkatzen berak egina.
odolgabea azaldu zara
han egon izan bazina
geroztik ez naiz berdina
hain handia baita mina
eta barruko samina.
zure galderak piztu egin du
nire amorru ta ezina
ez dut ulertzen nire arropak sortzen dizun jakin mina.(bis)
Zure galdera soberan dago
eta kontestuaz leko
zu emakume zaitugu eta
matxista hutsen aldeko
nire arropa ez aitzakia
bortxatua izateko
NIRE GORPUTZA DELAKO
EMAKUME NAIZELAKO
TA EZ INOREN MENPEKO
ez naiz inola zu bezala haien
joku lohian eroriko
toga beltz hori daramazu ta
zure lotsak estaltzeko
Zenbat kasualidade behar dira
bi pertsonek
elkar ezagutzeko
ta zenbat aldentzeko?
zenbat buelta eman
beharra dauka munduak,
biok elkarrengana
hurbildu arazteko?
Galdu al daiteke
norantzarik ez duena?
Geldirik ingurura begira
burura datozkit denak.
sortzen zaizkigun zenbat
aukeren bilduma da bizitza
une txarrak ahaztu ahal izateko
onak bizi behar dira